
Minusbaliatuentzako bertsioa
MENUA: DENDA
Goierriko Baratza gaur egun ditugun jateko ohiturei buruzko bi gogoeten ondorioa
da, eta, batez ere, jan behar ditugun elikagaiek gizakioi sortzen dizkiguten
zalantzen ondorioa. Oro har, honelako galderak egiten dizkiogu gure buruari;
batetik "Baina, zer ari gara jaten? Guk jan behar dugun horrek, zer jan
du aurretik?" Eta bestetik: "Ba al dakigu zein den jaten ditugun horien
jatorria?". Euskal Herrian, mundu osoko gainerako herrialdeetan bezalaxe,
gero eta kezka handiagoa dago jaten ditugun elikagaien osasungarritasunarekin.
Horren lekuko dugu guztiz esanguratsuak izan diren hainbat gertakari: "behi
eroak", dioxinen eskandalua, edo klonazioak nahiz genetikoki aldatuak izan
diren elikagaiak merkaturatzeak herritar askorengan sortzen dituen errezeloak.
Egoera horretan, eta aipatu kezkak gureak eginda, abiarazi dugu Goierriko Baratza,
produktu ekologikoak eta baserrikoak salduko dituen denda; batetik, Goierriko
herritarrek produktu sanoak erosteko aukera izan dezaten, eta, bestetik, bertako
produktuei irteera iraunkor bat emateko, azokaz azoka ibili beharrik izan gabe.
Goierriko Baratzak gure artean bidea zabaltzen ari den nekazaritza ekologikoa
bultzatu, eta ohiko nekazaritzaren produkzioa sustatu nahi du. Nekazaritza ekologikoak
nekazaritzak bizirik irautea eta izaki bizidunen arteko elkarreragin osasungarria
sustatzen ditu,
ingurumena zaindu eta hobetzeko, eta, naturak eta gizakiok bat eginda,
pertsonen eta herrien arteko bizimodu naturalagoa eta orekatuagoa bultzatzeko.
KOKAPENA:
Goierriko Baratza - Goierri kalea 2 , ORDIZIA 20240 Tel. 943 08 74 98 Mail. goierrikobaratza@goierrikobaratza.com